XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) erlojuetako orratzak mugitzen zirela esaten zuen bakarra ere bera zen.

Hain nabarmen zeuden geldirik orratz guztiak non ez baitzegoen han lekurik Eppur si muove hartarako.

Ero batek bakarrik baiezta zezakeen hain setati Alaskako horma-erlojuetako orratzak mugitzen zirela.

Bestalde, Galileo zen Alaskan denbora gehien zeramana eta hargatik, asko errespetatzen zuten denek; ez zen erraza zenbat urte izan zitzakeen asmatzea, ordea bere bizar zuriak Alaskako izotzak berak baino urte gehiago zituela esango zukeen edonork.

Baina zinez, ezin esan Alaskako biztanleak sakonean gaiztoak zirenik.

Erromantiko batzuk zirenik ere ezin juzga, baina ez zitzaien horretarako larregi falta.

Perfekzioaren mugak klarionaz seinalatu eta euriteak lerro zuriak ezabatu ondoren perfekzioaren beraren muga iragan zuten gizasemeak ere izan zitezkeen aise.

Eta jainkoek ez dute barkatzen sekula finisterrearen ondoren itsaso gehiago daudela erakutsi nahi izaten duten menturazaleen ibilerarik.

Leihoak kaiolatuak daudenean erraza da leihotik aparte mantentzea baina nekeza da hau beirateak hain garbi daudenean non ez baitirudien batere kristalik dagoenik ere.

Eta kristalik ez dagoelakoan, kanporako keinua egin eta to, kanketakoa buruan.

Ez da aise ikasten, kristalaren lekzioa.

Alaska.

Zuria eta hotza.

Galileok jarri zion eritetxeari neurriko izena.

Beluna Moon, te konfidentziala

Baziren Belunara bera ikustera propio joaten zirenak ere.

Rotterdam, petrolio usaineko hiri hartako jendea harritu egiten zen gamuzazko gabardina soinean zuela (...)